X

Irisgarritasuna


1494/2007 Errege Dekretuak, azaroaren 12koa, desgaitasunen bat duten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte-komunikabideekin zerikusia duten teknologiak, produktuak eta zerbitzuak erabili ahal izateko oinarrizko baldintzei buruzko araudia onesten duenak, eta 1112/2018 Errege Dekretuak, irailaren 7koa, sektore publikoko erakundeen web orrien eta gailu mugikorretarako aplikazioen eskuragarritasunari buruzkoak, ezartzen duten irisgarritasunaren eta diseinu unibertsalaren printzipioak betetzen, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak lan egiten du bermatzeko Museoarekin bere atarien bidez harremanetan jartzen diren hiritar guztiek –baina batez ere desgaitasunen bat duten pertsonek eta adineko pertsonek– informazioa eta zerbitzu elektronikoak eskuratzeko baldintza berdinak dituztela, haien egoera pertsonala, bitartekoak eta ezagutzak kontuan hartu gabe.

Webgune hau EN 301 549:2018 Araua segituz garatu da eta World Wide Web Consortium (W3C) erakundeko Web Accessibility Initiative (WAI) lantalde iraunkorrak AA mailarako definitutako jarraibideekin bat dator. Egun, AA maila hau orrialde gehienetan betetzen da.  

Nolanahi ere, eta webgune honetako orrialdeen irisgarritasuna orrialdea bera publikatu baino lehen berrikusten den arren, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalaren egoitza elektroniko honetako irisgarritasunarekin lotutako edozein galdera edo iradokizun sede@museoreinasofía.es helbide elektronikora bidal dezakezu.