X

Lege oharra


 

Pribatutasuna eta Datuen babesa

Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez ez dira datu pertsonalik jasotzen interesdunaren baimenarekin ez bada. Interesdunak emandako datuak, tratatuko den prozeduran edo jarduketan aurreikusten diren xedeetarako bakar-bakarrik erabiliko dira.

3/2018 Legeak, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, ezarritakoa betetzen, datuen lagatzaileak, edozein momentutan eta araudiak zehazten duen moduan, honako eskubide hauek egikaritu ahalko ditu: datuetan sartzekoa, datuak zuzentzekoa, datuak ezereztekoa, baimena atzera botatzea, datuen erabilera mugatzea, eramangarritasuna, aurkaratzea eta tratamenduari aurka egitekoa.

Pribatutasun politika hau egoitzako orrialdeei aplikatzen zaie. Aldiz, ez da bermatzen erabiltzailea gune honetara beste esteka batzuen bidez sartzen denean, edo gune honetako esteketatik beste gune batzuetara sartzen bada.

Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuak, bere 6.1 g) artikuluan xedatzen duenari jarraituz, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren egoitza elektronikoaren esteka sartzen da.

Jabetza intelektuala eta industriala

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioarenak edo Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalarenak dira bai Egoitzaren diseinua eta iturburu-kodeak, bai bertan agertzen diren logotipoak, markak eta bestelako zeinu bereizgarriak, eta dagozkien jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dituzte.

Bere erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldatzea edo antzeko beste edozein ekintza erabat debekatuta dago, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak espreski baimena eman ezean. Egoitza honetako edozein eduki erabiltzeko erabiltzaileari ematen zaion baimenak eduki hori jaistea eta esparru pribatuan erabiltzea barne hartzen du soilik, baldin eta aipatutako edukiak osorik mantentzen badira eta horien iturria aipatzen bada (37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa), eta erabiltzaileak une oro errespetatu behar du Jabetza Intelektualaren Legearen testu baterakoa onetsi duen apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretu Legegilea.

Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak adierazten du hirugarrenen jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideak errespetatzen dituela; hori dela eta, gune hau eskubide horiek zapaltzen ari dela uste baduzu, arren, jar zaitez Museoarekin harremanetan.  

Aplikagarria den zuzenbidea eta jurisdikzio eskuduna

Lege Oharra osatzen duten zehaztapenak interpretatzerakoan eztabaidak edo gatazkak sortzen badira, eta Egoitza honetako zerbitzuekin lotutako edozein gairako, Espainiako legea izango da lege aplikagarria.

Egoitza bisitatzerakoan edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzean sortu litezkeen gatazkei irtenbidea emateko, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak eta Erabiltzaileak adosten dute Erabiltzailearen bizilekuko Epaile eta Auzitegiek erabakiko dutela, baldin eta bizilekua Espainiako lurraldean kokatuta badago.