X

Ohiko galderak


Laguntza teknikoarekin harremanetan jartzeko: sede@museoreinasofía.es

 

 Zer da ziurtagiri elektronikoa?

Ziurtagiri elektronikoak bere jabea identifikatzea ahalbidetzen du. Komunikazio elektronikoa hasten duenaren nortasuna ziurtatzen du eta datuak sinatzeko erabiltzen bada, datu hauek ez dutela aldaketarik jasan bermatzen du, sinatzailearen nortasuna bermatzeaz gain.

 

 Nola lortu dezaket ziurtagiri elektronikoa?

NAN elektronikoa izanez gero, baduzu dagoeneko ziurtagiri elektroniko bat. Erakunde ziurtagiri-emaile aitortuen bitartez ere posible da ziurtagiri elektronikoa eskuratzea. Hemen kontsultatu dezakezu erakunde horiek zeintzuk diren. Esaterako, CERES-en web orrialdean ziurtagiri elektroniko bat nola lortu daitekeen irakurri ahalko duzu.

 

 Zergatik ez da nire ziurtagiria azaltzen izapide bat egiten dudanean?

Nabigatzailearen ziurtagirien biltegian dauden ziurtagiriak azaltzen dira, baldin eta iraungita eta baliogabetuta ez badaude. Ziurtagirien biltegia kontsultatzeko:

Internet Explorer nabigatzailean, aukeratu: Tresnak > Internet aukerak > Edukia erlaitza > Ziurtagiriak botoia > Personal erlaitza.

Mozilla Firefox nabigatzailean, aukeratu: Tresnak > Aukerak > Aurreratua > Ziurtagiriak erlaitza > Ikusi ziurtagiriak botoia > Zure ziurtagiriak erlaitza. 

Google Chromen, aukeratu, menú > Configuración > Configuración Avanzada > Apartado “Privacidad y seguridad” > Botón Gestionar certificados > Pestaña Personal.

 

 Izapide batera sartzerakoan, zergatik azaltzen zait abisu bat dioena segurtasunik gabeko gunea dela?

Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalaren Egoitza Elektronikoaren izapide batean lehenengo aldiz sartzerakoan zure nabigatzailearen abisuak saihestu nahi badituzu, Ziurtapen-Zerbitzuen Emailearen oinarrizko ziurtagiriak instalatu beharko dituzu zure nabigatzailean, HTTPS protokoloaren bitartez komunikazio segurua ezartzeko erabiltzen direnak, hain zuzen ere. 

Jaitsi ziurtagiri hauek zure disko gogorrean.

Jaitsi AC Raíz FNMT-RCM

 Jaitsi AC FNMT Usuarios ziurtagiria

 Jaitsi AC Representación ziurtagiria

 Jaitsi AC Administración Pública

 Jaitsi AC Componentes Informáticos

Egin klik bikoita deskargatutako ziurtagiriaren gainean. Ziurtagiriaren informazioa irekiko da

Sakatu "Instalar certificado". Ziurtagiriak Inportatzeko laguntzailea irekiko da. Sakatu Siguiente, utzi berez dauden aukerak, sakatu Siguiente eta Finalizar.

Eman pauso berberak ziurtagiri guztietarako. 

 

 Zer behar dut NAN elektronikoa eta beste txartel kriptografiko batzuk erabili ahal izateko?

Txartel kriptografikoa euskarri duten ziurtagiri digitalak erabiltzeko, txartel-irakurgailuaz gain, fabrikatzaileak zehazten duen berariazko softwarea beharko duzu. Adibidez, NANe erabiltzeko esteka hau kontsultatu beharko duzu: NANe nola erabili. CERES txartel kriptografiko bat erabiltzeko, CERES-en orriaren Maiz egiten diren galderak atala kontsultatu beharko duzu. Beste txartel kriptografiko batzuk erabiltzeko, fabrikatzailearen web orrian kontsultatu.

 

 Nire ordenagailuan Java instalatuta eduki behar dut?

Ez da derrigorrezkoa. Java instalatuta izanez gero, bertsio bakarra izan behar duzu, 6. edo handiagoa. Java instalatuta ez baduzu, zure nabigatzailea ez bada Javarekin bateragarria (esaterako, Google Chrome) edo izapidea egiterakoan Javarekin arazoak badituzu, aukeran Autofirma-ren bezeroa erabili dezakezu

 

 Nola eskuratu dezaket Java?

Java-ren web orrialde ofizialean.

 

 Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalaren Erregistro Elektronikoa erabili dezaket beste erakunde batzuei zuzendutako agiriak aurkezteko?

Ez, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalaren izapideekin eta prozedurekin lotutako eskaerak, idatziak eta komunikazioak soilik aurkeztu ahalko dira.

 

 Nola jakin dezaket Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak nik Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztu ditudan agiriak jaso ote dituen?

Erregistro Elektronikoak automatikoki frogagiri bat igorriko du dena delako idatzia, eskaera edo komunikazioa aurkeztu duzula egiaztatzeko. Frogagiri horretan, interesdunak emandako datuez gain, dokumentazioa Sailaren zerbitzarian zein datatan eta zein ordutan aurkeztu zen agertuko da, eta transmisioa identifikatzeko gakoa.

 

 Nola baliozkotu dezaket frogagiriaren sinadura?

Erregistro Elektronikoak igorritako frogagiriaren sinadura digitala baliozkotzeko VALIDE plataforma erabili dezakezu.

 

 Zer egin dezaket frogagiria galtzen badut?

Egoitza elektronikoaren menu nagusian "Nire espedienteak" erlaitzera jotzen baduzu, egindako eskaeren zerrenda aurkituko duzu eta horietako bakoitzaren frogagiria jaitsi ahalko duzu. Erlaitz horretan agertzen ez diren espedienteak ikusteko "Nire espedienteen kontsulta" prozeduran sartu beharko zara.

 

 Nola sar naiteke prozedura horretan Cl@ve erabiliz?

Prozedura batzuek Cl@ve onartzen dute autentifikazio modu bezala. Web orrialde honetan sistema horri buruzko informazioa aurkitu ahalko duzu.